Komunikazioaren teoriaren oinarriak
Resumen
Liburu hau Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU) Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradu titulazioan irakasten den Komunikazioaren Teoria irakasgaiaren klase magistraletan gidaliburua da. Edukiak, beraz, irakaskuntza plan berria ezarri zenetik, klase magistralak irakasten dituzten irakasleek diseinatutako edukiarekin bat datoz. Komunikazioaren Teoria irakasgaiak telekomunikazioen oinarrizko kontzeptuak lantzen ditu. Horrela, ikuspuntu formal eta matematikoa abiapuntu, telekomunikazio sistema modernoetan informazioa transmititzen dituzten oinarrizko mekanismoak deskribatzen ditu (irrati eta telebista digitala, datu-transmisioa, telefono bidezko komunikazioak, eta abar).