Desentrenamenduaren eragina adinduen funtzionaltasunean eta parametro fisiologikoetan. Entrenamendu gidatuaren geldialdia
Laburpena
[EUS] Adinduen kopurua hazten ari da azken urteotan eta honek suposatu ditzakeen ondorioak kontutan hartu behar dira, besteak beste, hauen bizitza kalitatea. Horretarako, zahartzaroan gertatzen diren aldaketak ezagutu behar dira, hala nola, indar eta funtzio galera eta entzumenen eta nerbio sistemaren narriadura. Indarra eta oreka mantentzea arrantzitsua da adinduetan, egoera funtzionala mantentzen laguntzen duelako eta erorketak saihesten direlako. Independentzia mantentzeko aldizkako ariketa fisikoa egitea garrantzitsua da, entrenamendu aerobiko eta indar entrenamenduaren konbinaketa. Ikerketa honen helburua adindu talde batean urte betez gidatutako ariketa fisiko programa bat jarraitu ostean 3 hilabeteko geldialdiak adinduen funtzionaltasunean eta parametro fisiologikoetan sortzen dituzten ondorioak aztertzea da.