Dual Task erako Time Up and Go testaren zehaztasuna erresidentzietan bizi diren pertsonen hauskortasunaren identifikazioan.
Ikusi/ Ireki
Data
2019-01-17Egilea
Sanz Huete, Susana Victoria
Laburpena
[EUS] Hauskortasuna adinarekin erlazionatutako sindrome klinikoa da, zenbait sistemaren ahalmenen gutxipena ekarriz osasunarentzat kaltegarriak diren egoerak sortuko dituena (erorketak, desgaitasuna, hilkortasuna …). Sortu berri den arazo honi aurre egiteko, osasun arloko baliabideen garapena lehentasunezko erronka bat izango da osasun publikoarentzat. Horregatik, gure ikerketaren helburua, Single Task (ST) eta Dual Task (DT) motatako testen arteko konparaketa egitea izan zen, hauskortasunaren aurreikuspenean DT testak ST testak baino erabilgarriagoak diren jakin ahal izateko..