Osasun profesionalaren eta pazientearen arteko hizkuntza-mugei aurre egiteko euskarazko asistentzia-zirkuituen esperientzia
Ikusi/ Ireki
Data
2019-01-21Egilea
Petralanda Mendiola, Bidane
Laburpena
[EUS] Hizkuntza bera maila ezberdinetan menperatzen duten pertsonen arteko komunikazio arazoei hizkuntza-muga deritze. Hainbat ikerketek erakutsi dutenez, harreman estua dago kalitatezko osasun arretaren eta hizkuntzaren artean, biak banaezinak direla esan ahal izateraino. Ikerketa honetan jakin nahi izan dena da Osakidetzaren II. Euskara Planean proposatutako euskarazko asistentzia-zirkuituak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun profesionalen eta pazienteen arteko hizkuntza-mugei aurre egiteko baliabide aproposak diren edo ez. Horretarako, euskarazko asistentzia-zirkuituen funtzionamendua aztertu da 2015ean abian jarri ziren Arrasateko ESIko urologia zerbitzuko eta Arabako ESIko haur-urologia zerbitzuko zirkuituen arduraduna elkarrizketatuz, eta horien eraginkortasuna aztertu da zirkuitudun zerbitzuak populazio eta adin-tarte bereko zirkuiturik gabeko beste zerbitzu birekin alderatuz: Arrasateko ESIko Traumatologiarekin eta Arabako ESIko haur-traumatologiarekin, hain zuzen. Emaitzek erakutsi dute zirkuituek osasun arreta euskaraz jaso nahi duten paziente kopurua neurtzeko, kontsulta guztien artean zenbat diren benetan euskaraz zenbatzeko, eta mediku euskaldunek euskaraz artatuak izan nahi duten pazienteekin euskaraz hitz egingo dutela bermatzeko balio dutela. Hau da, euskarazko asistentzia-zirkuituak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-mugei aurre egiteko tresna aproposak izan daitezkeela ikusi da. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan mediku euskaldunak egoteak ez du bermatzen pazienteak osasun arreta euskaraz jasoko duenik; aldiz, jarrera proaktiboek, adibidez, euskarazko asistentzia-zirkuituek, horretan laguntzen dutela ikusi da.