Osagai askotariko ariketa-programa batek instituzionalizatutako adineko pertsonen bizi-kalitatean eta hauskortasunean duen eragina
Ikusi/ Ireki
Data
2017-09-15Egilea
Ugartemendia Yerobi, Maider
Laburpena
Jarduera fisikoa egiteak pertsonen osasun egoera fisikoan eta psikikoan eragiten du, baita oso zaharrak diren pertsonetan ere. Zahartzaroaren ondorioak atzeratzeko eta saihesteko, eta baita ere funtzionaltasun maila on bat mantentzeko baliabide onena izateaz gain, gaixotasunen nahiz ezintasunaren garapena saihesten du. Zehazki, sarkopeniaren kasuan, muskulu-masaren galera gutxitzeko eta indarraren hobekuntzarako ariketa fisikoa oinarrizko osagaia da, are eta gehiago sedentarioak diren pertsona oso zaharretan. Arrazoi horiengatik oso garrantzitsua da adineko persona instituzionalizatuen sarkopenia nahiz hauskortasuna eragin dezaketen faktoreak ezagutzea, bere ezaugarrietara egokitutako ariketa-programak planifikatu ahal izateko.Donostiako Zorroaga egoitzako 65 urtetik gorako 38 petsonek parte hartu zuten. Aukeratutako pertsonen erdiek, 12 astez iraun zuen osagai askotariko ariketa-prigrama batean parte hartu zuten eta beste erdiek ohiko bizimoduarekin jarraitu zuten. Ariketa-programak eragin positiboa izan duela ikusi dugu gorputz-adarreko indarrean, martxaren abiaduran, jarduera fisikoan, bizi-kalitatean eta depresio-egoeran.