Aprobetxatzen al da eskola-liburutegiak hezkuntza berrikuntzan duen potentzialtasuna? Babelia liburutegi-mediatekaren diagnosia eta hobekuntza proposamena
Fecha
2019-02-28Autor
Aizpurua Bakedano, Lide
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Aprobetxatzen al da eskola-liburutegiak hezkuntza berrikuntzarako duen potentzialtasuna? Galdera hori du ardatz lan honek. Izan ere, bada XXI. mendeko Informazio-gizarteak eta hezkuntzak ezartzen dituen erronketara egokitzen den eskola-liburutegia. Hala ere, askotan ez da hezkuntza berrikuntzarako gakoa izan daitekeen baliabide hau ustiatzen; izan borondate faltagatik edo izan ezjakintasunagatik. Gaia hobeto ulertzeko xedearekin, Ikasketa-Zerbitzua deritzon proposamen pedagogikoaren baitan, eskola-liburutegi erreal batean detektatu den arazo bati irtenbidea ere eman nahi izan diogu. Horretarako, lehenik Zarauzko Orokieta eskolako liburutegiaren ebaluazio edo diagnosia egin dugu. Bertako errealitatea ezagutzeko, liburutegiaren egoera fisikoa zein eskola-komunitateko partaideen iritziak jaso ditugu. Azterketa horretan, alde batetik, hutsuneak identifikatu ahal izan ditugu. Bestetik, testuinguruak jarritako trabak gainditzeko aukerak ere badaudela ikusi dugu. Hori guztia baliatuta, hobekuntza proposamen bat luzatzen dugu.