Euskalkia eta eskola: Elorrioko eskolaren azterketa bat
Laburpena
[EUS] Lan honetan eskolan erabili beharko litzatekeen hizkuntza-ereduaren inguruko hausnarketa egin da. Lehenengo atalean, eskolan dialektoekiko dauden bi joera nagusiak aztertu eta baten zein bestearen alde egiteko kontuan hartu beharreko faktoreak aurkeztu dira. Bigarrenean, berriz, azterketa praktikoa burutu da, galdetegi baten bidez, Elorrioko ikastetxe batean euskalkiari ematen zaion onarpena ikertu ahal izateko. Emaitzek adierazi dutenez, ikastetxe honetako irakasleen jarrera ez da bertako dialektoaren aurkakoa izan, analizatutako ezaugarrien %50,3a onartzeko joera egon baita. Hala ere, euskara batuan onartuta dauden hainbat ezaugarri gaitzetsi direnez, uste dugu komenigarria izango litzatekeela gai honekiko irakasleen prestakuntza-maila hobetzea.