Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorLersundi Ayestaran, Mikel
dc.contributor.authorBelzunce Martín, Ane
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2019-04-15T14:49:16Z
dc.date.available2019-04-15T14:49:16Z
dc.date.issued2019-04-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/32475
dc.description.abstractErditze goiztiarraren mehatxua (EGM) prozesu kliniko sintomatikoa eta multifaktoriala da non, tratamendurik gabe edo tratamenduaren huts egitearen ondorioz, erditze prozesua hasten den, betiere haurdunaldiko 22. astea eta 37. astea bitartean. EGMa mundu mailako osasun arazoa da. Amarengan eta umekiarengan dituen ondorioez gain, ekonomikoki gastu handia eragiten duen arazoa da. Erizainak paper garrantzitsua jokatzen du arrisku faktoreen prebentzioan, antzemate goiztiarrean eta laguntza emozionala ematen. Helburu orokorra. Erditze goiztiarraren mehatxuari buruzko informazioa eta emakumearengan eta umekiarengan eragin ditzakeen ondorioak aztertzea, erizain bezala eman beharreko zainketa egokiak zeintzuk diren ezagutzeko. Metodologia. Errebisio bibliografiko bat egin da. Horretarako, osasun zientzietako datu-base ezberdinak erabili dira: Dialnet, Cuiden, Medes, Pubmed, Cochrane eta BVS (Biblioteca Virtual de la Salud). Horrez gain, gaiarekin erlazionatutako bi web-orri eta bi liburu erabili dira. Emaitzak. Datu-base ezberdinetatik guztira 27 artikulu lortu dira. Prozesu kliniko honetan hainbat arrisku faktorek eragiten dute. Gainera hainbat zeinu, sintoma eta ondorio agertzen dira. Diagnostikoari dagokionez, bi kliniken agerpena beharrezkoa da. Erizaintza-zainketen inguruan, erizainak paper garrantzitsua du EGMa diagnostikatu aurretik eta diagnostikatu ondoren. Diagnostikoaren aurretik, prebentzioa eta osasun heziketa eginbehar garrantzitsuenak izango dira. Diagnostikatu ondoren, berriz, laguntza emozionala, amaren eta umekiaren etengabeko ebaluazioa eta erditze prestaketa. Erizaintza-zainketak dituen ondorioei dagokienez, prozesuaren diagnostiko goiztiarra aurkitzen da. Honi esker, haurdun dagoen emakumeari tratamendua era goiztiarrean administratu ahalko zaio, eta ondorioz, konplikazioak murriztu. Hortaz gain, laguntza emozionalari esker, amak sufri ditzakeen ondorioak murriztuko dira. Ondorioak. EGMa gaur egungo osasun arazoa da umekiaren hilkortasun eta morbilitatean duen eraginagatik. Gainera, erditze goiztiarren tasa handitu egin da. Horregatik, garrantzitsua da gai honi buruz ikertzen jarraitzea. Tratamenduari dagokionez, ez dago EGMa ekiditen duen tratamendurik. Erizain-zainketei dagokienez paper garrantzitsua izango dute bai prebentzioan baita osasun hezkuntzan eta laguntza emozionala ematen ere. Erizain-zainketei esker, prozesuaren antzemate goiztiarra egongo da eta konplikazioak gutxituko dira.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecttrabajo de parto prematuroes_ES
dc.subjectatención enfermeríaes_ES
dc.subjectevaluación del resultado de la atención al pacientees_ES
dc.titleErizaintza-zainketak erditze goiztiarraren mehatxuanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-07T08:15:57Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.identifier.gaurassign68744-767710


Item honetako fitxategiak

Thumbnail
Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du