Show simple item record

dc.contributor.advisorKortaxarena Rubio, Maider ORCID
dc.contributor.authorGorroño Belaunzaran, Idoia María
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2019-04-15T15:06:23Z
dc.date.available2019-04-15T15:06:23Z
dc.date.issued2019-04-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/32483
dc.description.abstractGaur egun, Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak gizartearen garapen legez areagotzen ari diren bitartean, trataerarik gabeko erronka atzeraezin bati aurre egiten diote. Tratamendu sintomatikoek sortzen dituzten bigarren mailako efektuek, hauen erabilpena zalantzan jartzen dute eta geroz eta sarriago egiten da tratamendu gehigarri eta psikosozialen aldeko apustua, haien artean, musikaterapia dago. Helburuak: Helburu orokorra: Alzheimerra duten pertsona instituzionalizatuen gain musikaterapiaren aplikazioak eragiten dituen efektu eta onurak aztertzea. Metodologia: Berrikuspen sistematikoa egin da PIO egituran oinarritutako galdera ardatza bezala hartuz. DeCS eta MeSH deskriptore, iragazki eta barneratze zein kanporatze-irizpideak aplikatu ostean, bilaketa bibliografikoak datu-base eta web orrialde ezberdinetan egin dira. Liburu fisiko zein birtualak ere erabili dira. Emaitzak: Orohar, musikaterapiak Alzheimer gaixotasunaren gain eragin positiboak dituela ondorioztatu da, batez ere kognizio eta jokabide mailean. Musikaterapiak Alzheimerdun gaixoaren barnean duen mekanismoa ikertuaz, neuroplastikotasuna areagotu, neuronen birsortzea bultzatu, mekanismo neuroendokrinoa aktibatu eta sintoma neuropsikiatrikoak baretzen dituela egiaztatu da. Gizakiaren egoera bio-psiko-soziala aintzat hartzen duten Virginia Hendersonen beharrak oinarritzat harturik ebaluatu dira honakoak. Eztabaida: Musikaterapia Alzheimerraren trataerarako eraginkorra den metodo ez-farmakologikoa dela frogatu da. Ikerlari batzuek, musikaterapia-saio mota eraginkorrenak interbentzio aktiboak direla baieztatzen duten bitartean, zalantzak daude eraginkortasun honen iraupenak luzarorako irauten ote duen. Bestalde, ikerketa hauek ebaluatzeko erabili diren testek subjektibotasun kutsua izateaz gain, nazioarte mailan ez daude zehaztuta eta honek emaitzetan desberdintasunak egotera dakar. Ondorioak: Alzheimer gaixotasunaren alorrean asko dago ikertzeko. Alzheimerrak epe ez horren luzera gizarteari arazo larriak ekarriko dizkio. Tratamendu farmakologikoen ikerketak anitzak dira baina ez-farmakologikoenak ez. Musikaterapiaren onuren ebidentzia zientifikoa fidagarria izan dadin, lagin taldeak handitu behar dira eta entsegu klinikoen faseak gehiago garatu. Alzheimerraren diagnostikoan, froga eta azterketen erabilpen bateratu baten beharra dago. Musikaterapia musikaterapeuten jarduna den arren, zahar egoitzetan ez daude nahikoa eta erizainak burutu beharko du aurrerantzean, NIC-etan deskribatua dagoen bezala.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectenfermedad de Alzheimeres_ES
dc.subjectAlzheimer´s diseasees_ES
dc.subjectAlzheimer gaixotasunaes_ES
dc.subjectmusicoterapia
dc.subjectmúsica
dc.subjectdemencia
dc.subjectsignos y síntomas
dc.subjectcognición
dc.subjectefecto
dc.subjectmusic therapy
dc.subjectmusic
dc.subjectdementia
dc.subjectnursing
dc.subjectsigns and symptoms
dc.subjectcognitive
dc.subjecteffect
dc.subjectmusikaterapia
dc.subjectmusika
dc.subjectdementzia
dc.subjecterizaintza
dc.subjectzeinu eta sintomak
dc.subjectkognizioa
dc.titleMusikaterapiaren eragin eta onurak Alzheimer gaixotasuna duten pertsona instituzionalizatuetanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-07T08:17:20Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.identifier.gaurassign69013-772877


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record