Emotiolego: emozioak lantzeko eta kudeatzeko hezkuntza-programa
Ver/
Fecha
2019Autor
Gonzalez Matias, Uxue
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honetan planteatzen da Lego Serius Play tresnan oinarritutako hezkuntza programa baten garapena, haurren hezkuntzan dauden funtsezko hiru euskarriak integratzeko asmoz , hau da, irakasleria, familia ingurua eta eskola ingurua. Proiektu hau integratzailea, hezitzailea eta demokratiko / berdintzailea da, ikasle guztiak maila berean egongo direlako eta duten rolak eragin positibo edo negatiborik izan gabe. Programa honen helburu nagusia emozionalki orekatutako haurrak sortzea da beren egunerokotasunean jarrera enpatikoagoak eduki ditzaten. Emotiolego programaren metodologia curriculumeko programaren barnean integratuko da, hau da, ofiziala izango da eta garapen paralelo bat izango du, bi noranzkotan. Alde batetik, entrenamendua saio espezifikoetan zentratuko da, non Emotiolegoren erabilpena izango den elementu bakarra eta beste alde batetik, ikasgai ezberdinetan erabiltzeko, Emotiolego beste baliabide bat bezala ulertuta. Programa hau Lehen Hezkuntzan txertatzearen arrazoia zera da, Haur Hezkuntzan lantzen diren balioak lausotuak eta apalduak agertzen direla Lehen Hezkuntzan eta funtsezkoa da emozioen ikaskuntza ahalik eta goizen azpimarratzea. Hala bada, haurrak, guk erakusten dizkiogun emozioak identifikatu, kudeatu eta proiektatzeko gai badira, lortuko dena ez da ikasleak bakarrik izatea, era honetara pertsonak sortuko ditugulako ere. Proiektu honen elementu bereizgarria da ikasleek erabiltzen duten hizkuntza erabiltzen dela, jolasa. Haurrak hoberen erlazionatzen diren era da, batez ere adin goiztiarretan. Eta Emotiolegorekin, gustatzen zaien zerbaitetik abiatuko gara, beraien motibazioa beti altu mantentzeko eta gure mezua iristeko pertsona harkorrak izateko.