Ekonomia feminista eta ekonomia sozial eta solidarioa. Bidezkoagoa den ekonomia baten bila
Ikusi/ Ireki
Data
2019-06-07Egilea
Molinillo Ruilope, Itxaso
Laburpena
Ekonomia eta enpresa eskoletan ikusezinak diren ekonomia feminista eta ekonomia sozial eta solidarioari buruzko lana da. Egun nagusi den sistema ekonomiko menderatzaile patriarkalari aurre egiteko aipatutako bi sistema ekonomiko alternatiboen bateratzea proposatzen da, “beste ekonomia bidezkoago bat” eratzearen alde. Horretarako, egungo sistemak eragindako zibilizazio krisiaren testuinguruan kokatuko da lana, genero ikuspegia barneratuz. Ostean, bi sistema ekonomiko kritikoen banakako karakterizazioa egiten dugu: sistema ekonomikoen hurbilketa, euren printzipioen analisia eta sistema kapitalistarekiko aldaraketa eginez. Behin aurreko kontzeptuak barneratuta, ekonomia feministaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren arteko harremanak sendotuko ditugu (ekonomia solidarioko printzipioen gutuna eta adituen ekarpenak jarraituz). Ondoren, etorkizunean sistema ekonomikoa aldatzeko erronkak eta helburuak aipatuko dira.