Egungo munduko gatazkak eta beren sustrai historikoak: Libano, barne-egitura eta kanpo-eraginaren azterketa
View/ Open
Date
2019-07-22Author
Gumuzio Arkotxa, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
Jaiotzatik bertatik, Libano, oso herrialde ezegonkorra izan da, gizarte mailan zein politikoan. Boterearen banaketa konfesionala, komunitateen arteko lehiak eta desberdintasun erlijiosoak herrialdea ezegonkortu duten faktoreak izan dira, alditan barne borrokak eratuta. Gainera, Ekialde Hurbilean, alegia, munduko lekurik gatazkatsuenetariko batean, dagoen herrialde txiki honek kanpo eragin handia jasan du, beste ezegonkortasun iturri bat suposatu duena. Asko izan dira potentzia atzerritarren interesak Libanon. Frantziaren mandatu kolonialetik hasita siriar okupaziora kanpo eragina etengabea izan da. Gertakizun internazionalek ere eragin dute Mediterraneoko herrialde honetan. Horren adibide dira Lehenengoko Intifada, Sobietar Batasunaren erortzea edota Siriako egungo guda. Horregatik, Gradu Amaierako Lan honetan, Libano kaltetzen duten ezegonkortasun faktore desberdinak aztertzea bilatzen da. Horretarako barne egituratik hasiko naiz kanpo eraginak aztertzen jarraitzeko. Zedroaren herrialdean ezegonkortasuna nondik datorren ikusteko lehenik barne-politikaren azterketa egingo dut gero historiara jotzeko. Historia zientzia politikoko tresna bezala erabiliko dut, kanpo injerentziek Libanoko ezegonkortasunean zein zentzutan eragin duten ikusteko.