Erorketak murriztea zure esku dago. Erorketak murrizteko ariketa fisikoaren eraginkortasuna komunitatean bizi diren adindunetan
Fecha
2019-09-13Autor
Redondo Alvárez, Andrea
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gaur egun, komunitatean bizi diren pertsona adinduen %33ak behintzat erorketa bat pairatzen du urte bateko epean eta erorketen prebalentzia adinarekin handiagotzen da, 75 urte gorako pertsonetan %50,5 izanda. Bestalde, erorketek ondorio fisiko, psikologiko, eta sozial garrantzitsuak suposatu dezakete erortzen den pertsonarentzat. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da hauen prebentzioa. Gaur egunera arte, erorketak prebenitzeko ariketa fisikoa gehien ikertu den estrategia da. Gainera, ariketa fisikoa pertsonaren osasunean beste hainbat abantailak ditu. Egoera honen aurrean, osasun profesionalek, erorketen prebentzioan zeregin oso garrantzitsua dute. Erizainaren zeregina osasun sustapenean erorketak prebenitzeko ezinbestekoa da.