Interbentzio psiko-edukazionalak onuragarriak al dira minbizia pairatzen duten pertsonen zaintzaileen bizi-kalitatea eta distres psikologikoa hobetzeko? Literaturaren berrikusketa
Fecha
2019-09-13Autor
Vadillo García, Maialen
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Minbizia duten pazienteen zaintzaileek zama handiak eta asetugabeko behar ugari dituztela ikusi izan da. Gainera, minbiziak eragiten duen rol berri horretarako prestatzeko, heziketa eta euskarri gutxi jaso ditzakete profesionalen partetik. Ondorioz, bizi-kalitate txarra eta distres psikologiko maila handiak izan ditzakete. Horregatik, emaitza hauek hobetzeko, interbentzio psiko-edukazionalak egokiak izan daitezke. Interbentzio hauek, informazioa ahalbidetzeaz gain, zaintzaileen behar psiko-sozialak ere lantzen dituzte. Ondorioz, minbizia pairatzen duten pazienteen zaintzaileen bizi-kalitatea eta distres psikologikoa (antsietatea eta depresioa) hobetzeko interbentzio psiko-edukazionalen onuragarritasuna aztertu zen.