Web aplikazioen berfaktorizazioa Software Produktu-Lerro bat garatuz
Laburpena
Proiektu honen helburu nagusia EHUko Onekin ikerketa taldean lan egiten duen Haritz Medinak garatutako Highlight&Go, Mark&Go eta Review&Go aplikazioak garatzeko balio duen Software Produktu-Lerro bat garatzea da.
Hori lortzeko, aplikazio hauen kodea aztertu da beraien arteko berdintasun eta desberdintasunak identifikatzeko eta ondoren horiekin ezaugarri-diagrama bat diseinatzeko.
Azkeneko urratsa SPLa pure::variants tresnarekin inplementatzea izan da.