Bigarren aukerako mekanismoa: otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege-Dekretuaren azterketa kritikoa
View/ Open
Date
2019Author
Akizu Bidegain, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Azken urteotako fenomeno sozioekonomiko garrantzitsuenetariko bat izan da seguruenik 2007 inguruan zabaldutako krisia. Ondorioak hedatuak eta askotarikoak izan badira ere, horien irismena ez da berdina izan kolektibo guztietan, eta zenbait lagun gehiegizko zorpetze eta kaudimengabezia egoeran gelditu dira. Zentzu horretan, ezaguna da KZ 1911 artikuluak dioena: Del cumplimiento de las obligaciones responde el deudor con todos sus bienes, presentes y futuros. Kondena amaigabe eta iraulezin hori ekiditeko asmoa du aztergai dudan arauak, eta, hala, eskakizun jakinen menpe bada ere, ordaindu gabeko pasibotik libratzeko bide bat zabaltzen du: bigarren aukerako mekanismoa. Lan honek, aipaturiko mekanismoaren azterketa kritiko bat proposatzen du. Horretarako, arauaren aplikazioan zailtasunak eragin dituzten edo eragin ditzaketen alderdiei egin zaie azpimarra; hau da, mekanismoak argitu edo zehaztu gabe utzitako puntu ilunei.