dc.contributor.advisor | Izaguirre Aramayona, Urtzi | |
dc.contributor.advisor | Lecube Iturrioz, Xabier | |
dc.contributor.author | Tellería González,Uxue | |
dc.contributor.other | F. CIENCIA Y TECNOLOGIA | |
dc.contributor.other | ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F. | |
dc.date.accessioned | 2020-01-16T17:55:04Z | |
dc.date.available | 2020-01-16T17:55:04Z | |
dc.date.issued | 2020-01-16 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/38524 | |
dc.description.abstract | [EUS] Azken urteotan, Europar kontinentea bustitzen duten uretan zehar itsas-trafikoa eta itsas zabaleko zulaketak handitu dira, uren kutsadura mailak gora egitea eraginez. Kutsatzaileak itsasoko uretara heltzen direnean, organismoen barnera sar daitezke eta elikadura katean aurrera egin dezakete. Kutsadurak izaki bizidunetan duen eragina nolakoa den jakiteko, itsasoko uraren analisi kimikoak egitea ez da nahikoa. Horregatik, itsas fauna ikertzen da. Askotan, bibalboak (muskuiluak, ostrak…) erabiltzen dira banaketa geografiko zabala daukatelako, animalia sesilak direlako, lagintzeko errazak direlako eta kutsatzaileen aurrean erantzun biologiko neurgarriak izaten dituztelako. Hori dela eta, kostaldeko eta estuarioetako osasuna aztertzeko esperimentu bat gauzatu zen Plentziako itsas Estazioan (PiE, EHU/UPV). Bilboko itsasadarreko estuarioan bildutako bi muskuilu espezieren (Mytilus galloprovincialis eta Xenostrobus securis) petrolioaren uretan egokitutako frakzioaren (UEF) kontzentrazio altuaren (UEF % 25) eta petrolioaren eta sakabanatzailearen uretan egokitutako frakzioaren kontzentrazio baxuaren (UEF % 5+S) aurreko eragina aztertu zen. Horretarako muskuiluak bildu, 15℃-ko eta 20 PSU-ko ur gazira aklimatatu eta baldintza esperimental desberdinetan kokatu ziren. Indibiduoak 0. eta 7. egunetan disekzionatu ziren kutsatzaileek eragindako aldaketak aztertzeko. Horretarako muskuiluen gonaden garapena eta ehun mailako zenbait biomarkatzaile erabili ziren: digestio guruineko zelula moten kopurua (zelula basofiloen bolumenaren dentsitatea, VVBAS), epitelioaren lodieraren eta lumeneko zein dibertikuluetako erradioaren arteko erlazioa (MLR/MET eta MET/MDR) eta dibertikuluen eta ehun konektiboaren arteko erlazioa (CTD ratioa). Gainera, espezieak beraien kabuz aztertzeaz gain, elkarrekiko konparaketa ere burutu zen. | es_ES |
dc.description.abstract | [EN] In the last few years, marine traffic and offshore drilling in the European Seas have increased,
which has caused the increase of the water pollution. When contaminants are introduced in seawater, they
can enter inside organisms and can go into the food chain. To know how the effects made by
contaminants are, depending on only chemical analyses of seawater is not enough. That’s why marine
organisms are analysed. Frequently, marine bivalves (such as mussels and oysters) are used because of
their geographical distribution and sessile lifestyle, and also because they are easy to sample.
Furthermore, they have measurable biological responds in the face of contaminants. Therefore, in order to
study esturaries and the health of coastal waters an experiment was carried out in the Marine Station of
Plentzia (PiE-UPV/EHU). Two species of mussels (Mytilus galloprovincialis and Xenostrobus securis)
were collected from Bilbao’s estuary to analyse the effects of the Water Accommodated Fraction of crude
oil (WAF) at a high concentration (WAF25%) and WAF of crude oil with dispersant (WAF5%D) at 15
℃ and 20 PSU (Practical Salinity Unit). With this aim, mussels were collected, acclimatised to 15 ℃ and 20 PSU seawater and located in different experimental conditions. Individuals were dissected the 0 and
the 7th day to examine the changes caused by the contaminants. So, gonadal development and some
tissue-level biomarkers were studied: the quantity of the digestive gland cell types (volume density of
basophilic cells, VVBAS), the epithelium thickness and the luminal and diverticular radius relation
(MLR/MET eta MET/MDR) and connective to diverticula ratio (CTD). In addition, besides analysing
species on their own, an interspecies comparation also was made. | |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | gonaden indizea | es_ES |
dc.subject | mytilus galloprovincialis | |
dc.subject | xenostrobus securis | |
dc.subject | biomarkatzaileak | |
dc.subject | VVBAS | |
dc.subject | MLR/MET | |
dc.subject | MET/MDR | |
dc.subject | CTD ratio | |
dc.subject | biomarkers | |
dc.subject | gonad index | |
dc.title | Euskal kostaldeko bi muskuilu espezietan (Mytilus galloprovincialis eta Xenostrobus securis) petrolioak eta sakabanatzaileak eragindako efektu biologikoen konparaketa | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2019-07-22T11:52:29Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2019, Uxue Tellería González | |
dc.identifier.gaurregister | 99067-799001-11 | |
dc.identifier.gaurassign | 81067-799001 | |