Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorAmutio Izaguirre, Maider
dc.contributor.advisorLópez Zabalbeitia, Gartzen ORCID
dc.contributor.authorBen taleb Ikutza, Sukaina
dc.contributor.otherF. CIENCIA Y TECNOLOGIA
dc.contributor.otherZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F.
dc.date.accessioned2020-01-16T18:05:05Z
dc.date.available2020-01-16T18:05:05Z
dc.date.issued2020-01-16
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38529
dc.description.abstract[EUS] Egun ingurugiroa jasaten ari den kalteen konponbiderako, premiazkoa bilakatu da ohiko energia iturrien aurrean energia berriztagarriak erabiltzea. Energia berriztagarriak baliabide naturaletatik eratorritako energia agorrezinak eta doakoak dira. Erregai fosilak ez bezala, ugariak dira eta munduko edozein lekutan ustiatu daitezke. Are gehiago, energia berriztagarriak energia garbiak dira; izan ere, ez dituzte klima aldaketaren eragileak diren berotegi-efektuko gasak produzitzen. Gainera, energia hauek sortzeko bideak anitzak dira, hala nola, energia hidraulikoa, haize- eta eguzki-energia. Haatik, horiek ezagunenak izan arren, badira oraindik hedatu gabe dauden energia berriztagarriak; esaterako, biomasa. Biomasa prozesu biologikoen bidez sortutako edozein materia organikori deritzo. Prozesu termokimikoen bidez, biomasa H2-a bezalako erabilpen handiko produktuetan bilakatu daiteke. Halaber, hidrogenoa existitzen den erregai garbiena da, konbustio produktu moduan ur-lurruna baino ez baitu sortzen. Azken urteotan zenbait ikerlariek biomasa erabiliz bi etapako pirolisi-erreformakuntza hidrogenoaren ekoizpenerako estrategia bideragarria dela egiaztatu dute. Prozesu honen lehenengo etapan biomasaren deskonposizio termikoa ematen da, eta jarraian, lortzen diren hegazkorrak bigarren etapa katalitikora elikatzen dira, azken honen erreformakuntzatik hidrogenoa ekoizten delarik. Ikerketa hauen xede nagusia prozesua industria eskalara eramatea da eta horretarako ezinbestekoa da biomasa mota desberdinetarako baliagarria den prozesu sendo bat garatzea. Horrenbestez, Gradu Amaierako Lan honek biomasaren pirolisiko produktuen erreformakuntzan elikadura desberdinek duten eraginaren ezagutzan sakontzea du helburu. Horretarako, baldintza optimo batzuetatik abiatuz lehengai gisa arroz-azala erabili da, ondoren, emaitzak aurreko ikerketetako beste biomasa batzuekin alderatuz.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc/3.0/es/
dc.subjecthidrogeno
dc.subjectpirolisi
dc.subjectkatalizatzaile
dc.subjectbiomasa
dc.subjectpirólisis
dc.subjectcatalizador
dc.titleHidrogenoaren ekoizpena biomasaren pirolisi hegazkorren erreformakuntzaren bidez: katalizatzailearen egonkortasunean biomasa motak duen eraginaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-20T11:40:24Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holderAtribución-NoComercial (cc by-nc)
dc.identifier.gaurregister97068-807545-09
dc.identifier.gaurassign85308-807545


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du

Atribución-NoComercial (cc by-nc)
Bestelakorik adierazi ezean, itemaren baimena horrela deskribatzen da:Atribución-NoComercial (cc by-nc)