Hidrogenoaren ekoizpenerako biomasaren pirolisi hegazkorren oxigenozko lurrun erreformakuntzaren analisi energetikoa
View/ Open
Date
2020-01-16Author
Núñez Larrauri, Uxue
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Hidrogenoa erregai fosilak ordezkatzeko aukera egokia da. Hau, biomasa bezalako iturri berriztagarri batetik ekoiztu daiteke, lerroan burutzen den biomasaren pirolisi azkarra eta lurrun erreformakuntza prozesuaren bidez. Prozesu honen endotermikotasunak eskala-handitzerako muga suposatzen duenez, lan honetan oxigenozko lurrun erreformakuntza proposatu da, operazio autotermikoa lortzeko asmoz.
Beraz, PRO II programaren bidez, biomasaren pirolisi hegazkorren oxigenozko lurrun erreformakuntzaren ikerketa energetiko eta termodinamikoa burutu da, oxigenoa elikatzeak prozesuan duen eragina aztertuz. Tenperatura eta lurrun/biomasa erlazioa ere operazio baldintza bezala aztertu dira.
Horrela, lurrun erreformakuntza eta oxigenozko lurrun erreformakuntzaren artean hidrogenoaren ekoizpenaren ezberdintasuna aztertu da, H2-ren ekoizpen hau maximizatzeko operazio baldintza optimoen bila.