Nork ebaluatu nahi du nire curriculuma?
Fecha
2000Autor
Mijangos Ugarte, Fernando
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Ekaia 13 : 149-153 (2000)
Resumen
Ekaia aldizkariak 12. alean, 2000 Uda, ohiko artikulu zientifikoak zabaldu ditu eta aleko azken ezohiko bi artikuluek parada eman didate nire iritzi propioa idazteko. Berriz diot nire iritzi partikularra azalaratuko dudala, zuen iritziekin eztabaidatu eta osatu ahal izateko. Jakin badakit, I. Zabaleta irakasleak ondo baino hobeto esaten duenez, errealitatea oso konplexua dela, poliedrikoa, eta horretan nik egin ahal dudan ekarpena monoedrikoa soilik dela; baina, hala ere, kimikaria naizen honek zera dio: kate polimerikoetan monomero unitate bakar hori funtsezkoa dela! Beraz, besterik gabe, aleko bi artikulu horiek emandako ziria azaltzen ahaleginduko naiz.