Biokimikako tandem elkarteak nola idatzi?
Ekaia 15 : 117-126 (2002)
Laburpena
Biokimika eta biologia molekularra abiadura izugarriaz garatzen ari den zientziaren esparruak dira egun. Puntako zientzia hau ingelesez eraikitzen, idazten eta argitaratzen delarik, hizkuntza honek dituen berezitasunak beste hizkuntzetara helarazten edo nolabait islatzen dira. Lan honen helburua da berezitasun horien artean dauden hiru hitzeko elkarte batzuk aztertzea, haien sailkapen lagungarria ematea eta idaztarauen proposamen xume bat egitea.