Kimikako erreakzioaren irakurbidea eta idazkera
Ikusi/ Ireki
Data
2003Egilea
Odriozola Pereira, Juan Carlos
Martínez Bilbao, Mertxe
Ekaia 17 : 107-119 (2003)
Laburpena
Kimikako formulazioak, ahozko irakurketa bi har ditzake. Lehenengoa, konposatuen nomenklaturarako arauetan oinarriturik dago eta bigarrena, ikurren letraz letrako irakurketa da. Nomenklaturaren araberako irakurketak erabat arruntak diren izenak eskaintzen dizkio euskal joskerari; letraz letrako irakurketak ere euskal joskeran nolabait txertatu beharko diren izenen antzerako zatiak sortuko ditu. Batzuek eta besteek hainbat arazo azaltzen dituzte testuetan eta erreakzioen adierazpideetan. Arazoak idatzizko mailan ez ezik ahozko mailan ere sortzen dira. Izan ere, batzuetan euskararen egitura naturalak irakurtzeko beharra sortzen da, eta areago, askotan egitura naturalak artifizialtzat jo izan direnekin batera erabiltzeko ohitura handia dago Kimikaren hainbat esparrutan.