Show simple item record

dc.contributor.authorOlabarrieta, Idoia
dc.contributor.authorSarasua Oiz, José Ramón ORCID
dc.date.accessioned2020-01-17T17:36:16Z
dc.date.available2020-01-17T17:36:16Z
dc.date.issued2003
dc.identifier.citationEkaia 17 : 45-60 (2003)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38701
dc.description.abstractPlastikozko ontzi eta bildukiak gero eta gehiago erabiltzen dira janariak babestu eta txukun aurkezteko. Erabili eta botatzekoak dira edo, bestela, erabilgarri irauten duten denbora oso laburra izaten da. Nolanahi ere, gehienetan lurzoruan amaitzen dute zabor gisa. Plastikoek beste materialek baino toki gehiago bete ohi dute zabortegietan eta, ia inolako aldaketarik jasan gabe bertan denbora oso luzez (zenbait hamarkada) irauten dutenez, degradaezintzat ditugu. Hondakinak gero eta ugariagoak dira eta haiek pilatzeko zabortegien ahalmena murriztuz doa. Hala, ontzi eta bildukietako plastikozko zaborren kudeaketa arazo garrantzitsutzat har dezakegu. Lan honetan, ingurumen-arazo honi konponbide bat ekar diezaiokeen polimero biodegradakorrak erabiltzea proposatzen da. Gaia nahiko berria denez, material berri hauek hobeto ezagutzeko eta izan dezaketen garrantziaz ohartzeko ezinbestekoak diren hainbat gai aztertzen dira: plastikoak eta ingurumena, lehengai berriztagarriak, polimero biodegradakor eta jangarrien egungo garapen mailak, eta janarietarako bilduki eta ontzietarako beharrezkoak diren materialen ezaugarriak.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titlePolimero biodegradakorrak eta jangarriak jaki-ontzi eta bildukietarako
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2003, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record