Hidrogeno energia-bektorea: I. iturriak eta ekoizpena
Ekaia 21 : 65-88 (2008)
Laburpena
Gaur egungo ekonomia petrolioan oinarrituta dago. Eraginkortasun txikikoa da honelako erregai fosilak energia bihurtzeko prozesua, baina gainera, ingurumenari kalte egiten dioten gasak igortzen dira, CO2 kasu. Hidrogenotiko energia-lorpenak, prozesu eraginkorragoa izateaz gain, ez dio igurumenari kalterik egiten. Ura edo edozein erregai fosiletatik lor daiteke hidrogenoa, eta erabiltzen diren energia-iturrien garbitasunaren araberako garbitasuna lortzen da. Lan honetan, ura, ikatza edo biomasa bezalako lehengaiak erabiltzen dituzten hidrogeno-ekoizpenerako prozesuak aztertuko dira.