AirEsan: ozono mailak aurresateko sistema informatikoa
Ekaia 23 : 65-77 (2010)
Abstract
Artikulu honetan, airEsan izeneko sistema informatikoa aurkeztu nahi dugu. airEsan sistemaren bidez eguneko ozono maila maximoak aurresaten dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) Aire Kalitate Sareko zenbait neurtokitan. airEsanek ozono-indizearen eboluzioa eta giza osasunaren babeserako ozono-atalaseen gainditzeak ere aztertzen ditu. Gaur egun, sistema informatiko hau Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak baizik ez du erabiltzen.