Harizko elektrohigadura-prozesuaren eraginkortasunaren hobekuntza sistema birtualen bidez
Fecha
2011Autor
Portillo Pérez, Eva
Zubizarreta Pico, Asier
Marcos Muñoz, Margarita
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Ekaia 24 : 277-290 (2011)
Resumen
Azken urteetan sistema birtualen inguruko aurrerapenak mekanizazio ezkonbentzionaleko prozesu askotara ere hurbiltzen hasi dira, besteak beste, harizko elektrohigadura izeneko makina-erreminta prozesura (Wire Electro-Discharge Machining WEDM). Sistema birtual hauek abantaila asko ematen dizkiote makina-erreminta arloko ikerlariari. Hasteko, sistema hauei esker makinan egindako saio kopurua murriz daiteke, batez ere, esperimentuen analisi-magnitudeak erabakitzeko unean. Halaber, sistemak oso malguak direnez, ikerlariak behar beste moldaketa eta azterketa egin ditzake saio berean. Ezaugarri hauek guztiak oso erabilgarriak izan daitezke harizko elektrohigadurako tresnaren haustura bezalako auziak ikertzean.