Oroimen emozionala eta beldurraren gordelekua
View/ Open
Date
2011Author
Izagirre, Patxi
Metadata
Show full item record
Ekaia 24 : 15-21 (2011)
Abstract
Gertakizunek garunari eragiten diote. Gure hizkuntza psikobiologikoa erabiliz integratuko dugu gertakizunaren esanahia. Beraz, ez da posible eraikitzen dugun mapa kognitiboa ulertzea, aurretik, hiztegi moduan zer nolako ganbara emozionala edo datu-base afektiboa erabiltzen dugun jakin gabe. Esperientziari erantzuna eman behar diogu diogu gure narrazio propioa garatzeko. Artikulu honetan, psikobiologiatik abiatuz eta gure portaera ulertuz, asetu ezinezko emozioen mekanismoak eta dagozkion tratamenduak jorratu eta tratamenduen berri emateko asmoa dut. Ondorengo idatzian, azaldu nahi nuke nola uztartzen diren neuronen funtzionamendua eta pentsamenduen jatorria. Hau da, eredu integratiboa edo holistikoa erabiliko dut. Alegia, sentitu, pentsatu eta egiten duguna prozesu berean gertatzen da eta ezin dugu bereizketarik egin esperientziaren integratze prozesua ulertzeko unean. Neurona-zirkuitu jakin batzuetan garatzen dugu erantzun psikologikoa. Garrantzitsua izango da zer-nolako ganbara emozionala eraiki dugun jakitea, beldurraren ezkutalekua aurkitu ahal izateko eta ondorioz gure distorsioen jatorria ulertzeko. Iraganeko beldurrak etorkizuneko portaera baldintzatuko du, baldin eta orainean ez badugu esanahi berriturik garatzen eta beldurrari aurre egiten, hau da, mamuari izara kendu gabe, ez gara askatuko.