Atmosferako Aerosolen karakterizazioa
Ekaia 25 : 117-130 (2012)
Abstract
Lan honetan troposferan aurkitzen diren aerosolen zenbait propietate kimiko eta fisiko aztertuko dira laborategiko neurketen bidez. Ikertutako konposatuak amonio sulfatoa eta itsas aerosolaren zenbait osagai dira (sodio kloruro eta sodio bromuro, besteak beste). Alde batetik partikulen tamainaren karakterizazioa egin da, eta horretarako tamaina azpimikrometrikoko partikulen banaketak neurtu dira. Beste alde batetik, partikulen propietate higroskopikoak aztertu dira aerosolen xurgapen-espektro infragorrietatik ur likidoaren edukia kuantifikatuz. Azkenik, zenbait konposatu organiko adierazgarrik partikula ezorganikoetan duten eragina ikertu dugu, eta ikusi dugu partikula hauen propietate higroskopikoak aldatzen dituztela. Lortutako datuak interesgarriak dira Lurreko atmosferan gertatzen diren prozesu fisiko eta kimikoak deskribatzeko, eta datu horiek erabil daitezke eredu atmosferikoak osatzeko.