Usaimena, zentzumen ahaztu hori
Fecha
2013Autor
López Gazpio, Josu
Millán Martín, María Esmeralda
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Ekaia 26 : 31-45 (2013)
Resumen
Usaimen zentzumena uste duguna baino garrantzitsuagoa da gizakiontzat. Artikulu honetan usainen pertzeptzioari eta usaimen zentzumenari buruzko oinarrizko zenbait kontzeptu aztertuko dira. Molekula baten usaina bere ezaugarri fisikokimikoek finkatzen dute, adibidez, lurrunkortasunak, egitura kimikoak, egonkortasunak, eta abarrekoek. Ezaugarri horien arabera, molekulek usaimen-epitelioko kimiohartzaileekin duten elkarrekintza desberdina da. Usain-molekularen eta hartzailearen arteko elkarrekintza hainbat etapa dituen prozesuaren lehen pausoa da, zeina usainaren hautemate kontzientearekin amaitzen den. Gainera, Egitura/Usain Erlazioak azaltzen dituzten bi teoria nagusiak azalduko dira laburki.