Sistema endokannabinoidearen funtzio periferikoak
Ekaia N. Extra : 143-157 (2013)
Resumen
Kannabinoideen ezagupena izugarri handitu da azken urteetan. Animaliaereduetan eta in vitro sistemetan egindako ikerketek argi utzi dute sistema kannabinoidea neuromodulatzaile garrantzitsuenetakoa dela, izan ere, 1 motako kannabinoide-hartzailea (CB1) G proteinei loturiko hartzailerik ugariena da nerbio-sistema zentralean. Hala ere, ezin daiteke ahaztu nerbio-sistema zentralaz gain beste ehun periferikoetan sistema kannabinoidearen eragina.