Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.authorRenobales Scheifler, Gustavo ORCID
dc.date.accessioned2020-01-17T18:37:39Z
dc.date.available2020-01-17T18:37:39Z
dc.date.issued2013
dc.identifier.citationEkaia N. Extra : 31-49 (2013)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38842
dc.description.abstractKalamua non edo noiz etxekotu zen ziur jakin ez arren, hizkuntz eta kultur datuetatik badakigu Asia erdialdeko edo ekialdeko zenbait lekutan aspaldi landatzen zutela. Mendeetan landatu izan da kalamua eta hainbat erabilera izan ditu urteetan zehar: ehun-zuntz gisa, olio askoko elikagai gisa, sendagai edo droga psikotropiko gisa... Lan honetan, labur azaltzen dira erabilera horien nondik norakoak eta kalamu landarearen ezaugarri morfologiko eta anatomiko bereizgarrienak deskribatzen dira, baita erabilera baterako edo besterako interesgarriak direnak aipatu ere. Horrez gain, bere biologiari buruzko xehetasunak argituko dira, sexuaren erregulazioarekin eta ugalketarekin lotutakoak behinik behin. Izan ere, kalamu-hazle eta hobetzaileentzat informazio hori ezinbestekoa da interesekoak diren kalamuaren ezaugarriak areagotzeko batik bat. Kalamua etxekotu zen unetik beretik hasi zen hobetzen, eta hautespen artifizial gogorra eta disruptiboa jasan izan du gaur egun arte. Ondorioz, bi landare multzo handi bereizi dira: psikotropikoak eta ez-psikotropikoak. Horrez gain, kalamuak, hazten den tokian hazten dela ere, landaketatik basatzeko joera handia du, eta baita edozein kalamu barietaterekin hibridatzeko ere, basatutako zein landatutakoekin. Hori dela-eta, elkarren artean bereiztea oso zailak diren kalamuaren forma ugari sortu dira eta espeziearen interpretazioa zaila gertatzen da. Gaur egun, taxonomiaren ikuspegi nagusiaren arabera, kalamua espezie bakarra dela onartzen da, Cannabis sativa alegia, eta osagai psikotropikoen kopuruaren arabera bi subespezie desberdindu dira: C. sativa subsp.sativa eta C. sativa subsp. indica. Aldi berean, subespezie bakoitzak bi barietate ditu; batean landatutako landareak sartzen dira eta bestean basatutakoak. Subespezie eta barietateon nomenklatura eta morfologi xehetasunak eskaintzen dira, baita egungo erabilerari buruzko zenbait zehaztapen ere.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleKalamua: biologia eta dibertsitatea
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2013, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du