Ingurune aberastuaren eragina eskizofrenian
Ikusi/ Ireki
Data
2014Egilea
Bengoetxea, H.
Rico Barrio, Irantzu
Ortuzar Markes, Naiara
Argandoña, E. G.
Ekaia 27 : 57-70 (2014)
Laburpena
Eskizofrenia gure giza11eari eragiten dioten patologia psikiatriko ohikoen eta minusbaliagarrienetakoa da. Besteak beste, ikasteko zailtasunak eta oroimenaren hutsegiteak dira zailtasun garrantzitsuak gizarte-integrazioari begira. Eskizofrenia, degeneraziozko gaixotasun kronikoa da eta denboran zehar lanitzen doa, baina gaur egungo ikerketa desberdinek erakusten dute terapia-estrategia egoki batek posible egin dezakeela gaixotasuna pairatzen duten kideen integrazioa hobetzea egungo gizartean. Nahiz eta eragin handiko patologia izan , bere jatorri etiopatogenikoa ez da guztiz ezaguna, bere sorreran parte bar baitezakete hainbat eta hainbat faktore desberdinek, hala nola intlamazioak, substantzia psikoaktiboak eta batik bat neurona-zirkuitu kitzikatzaileen eta inhibitzaileen arteko desorekak garapenean zehar. Nerbio Sistema Zentralaren jaio ondorengo garapenean oso funtsezkoa da neurona kitzikatzaileek sortzen dituzten se inale aferenteen eta in terneurona GABAergikoek bideratutako zirkuitu inhibitzaileen arteko oreka. Bizimoduaren eta eskizofreniaren larritasun mailen arteko korrelazio zuzena dago, eta ikusi da sedentarismoak sintomatologia areagotzen duela. Patologia neurologikoak eta neuropsikiatrikoak aztertzeko erabiltzen diren animali modeloetan, ikusi izan da ingurune aberastua dela efektuak murri zteko ahalmena duen tresnetako bat. Ingurune aberastuak, zentzumenen erabi lera, ariketa fisikoa eta gizarte-elkarrekintza areagotzen ditu. lngurunea aberasteak ikas ahalmenen eta oroimena areagotzea eragiten ditu, bai baldintza patologikoetan, baita baldintza arruntetan ere. Halaber, aberastutako ingurunean hazitako animaliek neurogenesia, gliogenesia eta dendriten adarkatze handiago bat erakutsi dute eta horrek lagun dezake hainbat neurodegenerazio gaixotasunen efektuei aurka egiten.Eskizofreniaren ezaugarri etiopatogenikoen alderdian, garrantzi handia hartzen dute sistema sentsorialen garapenean inhibizio-zirkuituei gertatzen zaizkien eraldaketek. Hori dela eta, ingurune aberastuak eskizofreniako animali modeloetan duen eragin positiboa aztertuko dugu.