Ozono maila maximoen bilakaera Beasain, Jaizkibel eta Valderejon (2004-2008)
Ekaia N. Extra : 131-146 (2014)
Laburpena
Artikulu honetan,gaur egun aire-kutsatzaile kezkagarrienetakoa den troposferako ozonoa da aztergai. Euskal Autonomia Erkidegoko Aire Kalitatea Kontrolatzeko eta Zaintzeko Sareko Beasain, Jaizkibel eta Valderejo estazioetan 2004-2008 denboraldian neurtutako eguneko ozono kontzentrazio maximoen analisi estatistiko deskribatzailea egin da eta giza osasunaren babeserako atalaseak noiz gainditu ziren aztertu da.