Show simple item record

dc.contributor.authorFontecha Urcelay, Nerea
dc.contributor.authorBasaras Ibarzabal, Miren ORCID
dc.contributor.authorQuílez Conde, José Cruz
dc.contributor.authorHernáez, Silvia
dc.contributor.authorAndia Ortiz, Daniel
dc.contributor.authorCisterna Cáncer, R.
dc.date.accessioned2020-01-17T18:48:58Z
dc.date.available2020-01-17T18:48:58Z
dc.date.issued2015
dc.identifier.citationEkaia 28 : 139-149 (2015)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38884
dc.description.abstractGiza papilomabirusa (HPV) 120 genotipo baino gehiagoz osaturiko birus taldea da. Genotipo horien guztien artean 40 bat inguruk gaitasun onkogenikoa dute eta minbizia sor dezakete gorputzeko hainbat ataletan:orofaringea, bulba, zakila edo umetoki-lepoa. Azken minbizi mota honek urtero 250.000 emakumeren heriotza eragiten du. Halaber, kontuan izan behar da HPV genotipo guztiek ez dutela onkogenikotasun maila bera aurkezten. 16 eta 18 genotipoak, adibidez, umetoki lepoko minbizi kasuen % 75etan aurkitu dira. Ikerketa lan honetan minbizia garatzeko arrisku altua duten giza papilomabirus (HPV) genotipoen populazio-baheketa egin dugu gure inguruko emakume talde batean (Bilbo, Euskal Herria), birus honen nagusitasuna eta genotipo desberdinen arteko banaketa ezagutzeko. Gure ikerketa honetan, ikusi da birus honen arrisku altuko genotipoen intzidentzia gure inguruan % 10,63 dela eta HPV 16 eta 18ak sortutako infekzioak umetoki-lepoko epitelioan lesioak sortzeko gaitasun altuagoa dutela; hain zuzen, HPV 16 duten emakumeen % 56,25ak lesioren bat garatu dute. Gainera, egiaztatu ahal izan da emakume gazteei nagusiki eragiten dien birusa dela; 30 urtetik beherako emakumeetan birusaren nagusitasuna % 24,87koa izan da, 30 eta 50 urte arteko emakumeetan % 8,37koa eta 50 urte baino nagusiagoak diren emakumeetan % 3,36koa. Azkenik, behatu izan da infekzio anitzek gaitasun handia dutela umetoki lepoko epitelioan lesioak sortzeko, batez ere 16 genotipoa arrisku altuko beste genotipo batzuekin batera daudenean. Gainera, infekzio anitzak emakume gazteetan baizik ez dira agertzen (batez besteko adina 28,89 urte).
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titlePopulazio baheketaren garrantzia: giza papilomabirusaren aurkako borroka
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2015, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
dc.identifier.doi10.1387/ekaia.13965 


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record