Zitosoleko lipido-tanten sorrera eta erabilera
Ekaia 31 : 33-43 (2017)
Laburpena
Although lipid droplets (LD) have traditionally been considered inert lipid deposits nowadays they are considered true organelles given their complexity and involvement in metabolism and other cellular processes. LDs originate in endoplasmic reticulum and after release they show growth, transference of lipids and proteins, fusion or specific interactions with other organelles. Lipids stored in LDs can be used as fuel or metabolic precursors, and for such purposes they are released in tightly controlled lipolysis or lipophagy processes. This work summarises all these aspects as well as other non-canonical LD functions.; Lipido-tantak klasikoki lipido-biltegi inertetzat hartu badira ere, gaur egun benetako organulutzat hartzen dira, beren konplexutasunagatik eta metabolismoan eta zelulen beste fenomenoetan dituzten zereginengatik. Erretikulu endoplasmatikoan sortu eta bertatik askatu ondoren, beren bizitzan zehar hazi egiten dira, lipidoen eta proteinen transferentzia egiten dute, fusio prozesuetan hartzen dute parte eta elkarrekintza espezifikoak izaten dituzte beste organuluekin. Gordetzen dituzten lipidoak erregai zein beste molekula batzuen aitzindari gisa erabiltzen dira, eta horretarako lipolisi eta lipofagia prozesuen bidez askatzen dituzte modu erregulatuan. Lan honetan laburki aztertzen dira prozesu horiek eta lipido-tantek betetzen dituzten funtzio ezkanonikoak.