Ketaminaren eragin antidepresiboak. Ekintzamekanismo berriak farmako antidepresiboen bilaketarako
Ikusi/ Ireki
Data
2019Egilea
Borrega Román, Leire
Saumell Esnaola, Miquel
Isasti Iribar, Amaia
Aretxabala, Xabier
González Burguera, Imanol
García del Caño, Gontzal
Sallés Alvira, Joan
Ekaia 35 : 41-56 (2019)
Laburpena
Beste Medikuntza-arloetan ez bezala, Psikiatrian gaixotasun psikiatrikoei buruzko hipotesi etiologikoak ebi-dentzia farmakologikoetan oinarritzen dira. Horrela, 1950eko hamarkadan depresioaren kontrako farmakoak garatzen hasi zi-ren, behin ikusita zer-nolako eraginak zituzten tuberkulosiaren kontrako farmako batzuek. Lehenengo antidepresiboek neuro-transmisio monoaminergikoa bultzatzen zutenez, hipotesi monoaminergikoa sortu zen, eta depresioari buruzko ikerkuntzak serotoninaren, noradrenalinaren eta dopaminaren (monoaminen) gutxiagotzea hartu zuen oinarri. Orduz geroztik hipotesi mo-noaminergikoak, eta bere bariazioek, farmako antidepresiboen garapena baldintzatu dute. Hala ere, azkeneko urteetan egin-dako ikerketek erakutsi dute estresak eta depresioak neuronen atrofia eta galera eragiten dutela, eta horrekin batera kortex eta sistema linbikoaren bolumena murrizten dela. Ebidentzia berri hauen arabera, depresioa ez litzateke izango garuneko gune zehatz bateko asaldura hutsa, baizik eta gogo aldartea, kognizioa eta oroimenak kontrolatzen dituzten zirkuitu neuronalen asaldura. Depresioari buruzko azkeneko ikerketa preklinikoek eta klinikoek agerian jarri dute ketaminak (anestesiko disoziati-boa) eragin antidepresibo harrigarriak dituela, azkarrak eta iraunkorrak. Oinarrizko ikerketek ketaminak sinapsi konexioak oso azkar handitzen dituela frogatu dute, depresioan antzemandako neurona-atrofia leheneratzen dutela. Ebidentzia hauek farmako antidepresibo berrien bilaketa berpiztu dute, eta hainbat mekanismo berri proposatu dira helburu horretarako.; Unlike in other areas of Medicine, in Psychiatry, etiological hypotheses are based on pharmacological evidences. In this way, the development of antidepressant drugs began in the 1950s, once the effects of several drugs against tu-berculosis were observed. Since the first antidepressants potentiated monoaminergic neurotransmission, the monoaminergic hypothesis was generated, and the research on depression was based on the deficits of serotonin, noradrenaline and dopamine. Since then, the monoaminergic hypothesis and its variations have conditioned the development of antidepressant drugs. However, research performed in the last years has demonstrated that stress and depression produce neuronal atrophy and a loss of neurons, which is accompanied by a reduction in cortical and hippocampal volumes. According to these new findings, depression would not be a disorder of a specific area, but an alteration of the neural circuits that control mood, cog-nition and memory. The latest preclinical and clinical studies on depression show that ketamine (a dissociative anesthetic) produces amazing, fast and long-lasting antidepressant effects. Basic research shows that ketamine produces a rapid increase in synaptic connections, reversing the neuronal atrophy induced by depression. These evidences have stimulated the search for new antidepressant drugs, proposing new mechanism of action to achieve this objective.