Ingeniaritza lanbidearen eta lidergoaren irudikapen soziala: edukiak eta dinamikak aztergai genero ikuspegitik
Fecha
2019-06-28Autor
Soubelet Fagoaga, Iduzki
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Jarraian aurkeztuko zaizuen tesian lan merkatuan nagusitzen den genero bidezko segregazioaren ulermenean sakontzea bilatu da. Genero bidezko segregazioa oinarritzat duen lan merkatua zein modutan mantentzen den ulertzeko helburuarekin, tradizionalki maskulino bezala kontsideratu den lanbide baten baitan garatzen diren lan egiteko moduak, esanahiak, baloreak eta genero botere harremanen inguruan garatzen diren dinamikak aztergai izan dira tesi honetan. Zehazki, ingeniaritza lanbidearen azterketa burutu da genero ikuspegia ardatz izanik eta horretarako irudikapen sozialen markoan oinarritu gara. Aztertu diren irudikapen sozialei dagokienez, bi irudikapen sozialei heldu zaie: bata, ingeniaritza lanbidearen irudikapen soziala eta bestea, lidergoaren irudikapen soziala. Honez gain, irudikapen sozialen azterketa ingeniaritza ikasten ari diren ikasleen eta jardunean ari diren ingeniari profesionalen laguntzaren bidez gauzatu da. Ikasle eta profesionalekin lan egin izanak, lanbidearen eta lidergoaren irudikapenen generizazioa (*horrela erabiliko da tesian, gendered ingelesez) lanbidearekiko sozializazio fase ezberdinetan nolakoa den ezagutzea ahalbidetu du. Marko teorikoari dagokionez, irudikapen sozialen bidezko hurbilpen teorikoak errealitatearekiko eta genero gaiekiko azterketa dinamikoa egitea ahalbidetu digu. Ondorioei helduz, profesio kideek eta etorkizuneko profesionalek lanbidearen eta lidergoaren irudikapenen elementu generizatuak nola bere egiten dituzten edota nola eraldatzen dituzten ikusi da. Era berean, lanbidean genero ezberdintasunak sorrarazten dituzten edukiak eta dinamikak nagusi direla ikusi den arren, etorkizunean lan eredu berdintzaileago bat garatu ahal izateko zantzuak identifikatu dira.