Erditze aurreko masaje perinealaren, Kegel ariketen eta EPI-NO gailuaren erabilera episiotomiaren prebentzio metodo gisa: berrikuspen sistematikoa
Ver/
Fecha
2020-02-17Autor
Hormaetxe Amarika, Ane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Sarrera: Gaur egun ohikoa da erditze momentuan gertatu daitekeen perineoko trauma ekiditzeko episiotomia erabiltzea. Interbentzio hori ekiditzeko fisioterapia arloan hainbat terapia garatu dira: masaje perineala, Kegel ariketak eta EPI-NO gailua, besteak beste.
Helburua: Erditze aurreko masaje perinealak, Kegel ariketak eta EPI-NO gailuak episiotomien murrizketan duten eragina aztertzea. Bigarren mailako helburua terapia hauek erditze osteko minean duten eragina aztertzea izan da.
Metodoak: PEDro eta PubMed data baseetan bilaketa bat egin da eta teknika horien inguruan diharduten entsegu klinikoak bilatu dira. Artikuluei PEDro kalitate eskala pasatu zaie (5/11 gutxieneko puntuaketa).
Emaitzak: Bilaketa egin ostean, berrikuspen sistematikoa egiteko erabiliko diren 8
artikuluak aukeratu dira (5 masaje perinealaren inguruan, 2 EPI-NO gailuaren inguruan eta bat Kegel ariketen inguruan). Artikulu hauetan hainbat parametro aztertu eta konparatu dira: tratamenduaren hasiera, denbora eta egilea; episiotomien murrizketa eta minaren murrizketa, beste batzuen artean. Masaje perineala eta Kegel ariketak episiotomiak murrizteko eraginkorrak izan daitezkeela ikusi da (terapia hauek aztertzen dituzten emaitza adierazgarriak aurkitu ditugu: p<0.001/p=0.03 eta p=0.014). EPI-NO gailuaren inguruan, ordea, emaitza kontraesankorrak aurkitu dira.
Ondorioak: Aztertutako hiru tekniken artean esan dezakegu masaje perineala episiotomien prebentzioan onuragarria den teknika dela, nahiz eta oraindik ikerketa zehatzagoak behar izan teknika honen erabilgarritasuna bermatzeko.