Scratch Lehen Hezkuntzan
Resumen
Lan honekin hezkuntza arloan Scratch plataformaren bidez programazio informatikoa lantzea lortu nahi da eta horretarako, unitate didaktiko garatu baten gida eskaintzen da. Proposamen honekin batera IKTen erabilera sartzen da ikasgelan, honen sustapena ere helburuetariko bat izanik. Beraz, programazio informatikoa IKTekin lotuz, ikasleak eduki digitalak sortzera bideratzea proposatzen da, erabiltzaile izatetik ekoizle izatera igaroz. Hau ahalbidetzeko, zazpi saioko unitate didaktiko bat sortu da 10-12 urte bitarteko Lehen Hezkuntzako haurrentzat bideratuta, non Scratch bidez programazio informatikoaren hastapenak lantzen diren. Horretarako, IKTen eta programazioaren garrantziari buruzko ideiak eta hezkuntzan izan ditzaken ekarpenak ere azalduko dira.