Kamioientzako AT bidesari sistema berria: hausnarketa kritikoa
Laburpena
AT Sistema Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1eko eta A-15eko azpiegiturak mantentzeko gastuei aurre egiteko emandako irtenbide aitzindaria da. Gaitasun handiko bi errepide horiek egunero zeharkatzen dituzten salgaien garraiorako ibilgailuen artean kostu hori ordaintzeko, Europako 2011/76/CE Zuzentarauari erreferentzia egiten dio.
Sistema adimendun berritzaile honen bidez, ibilgailuak arkutik pasatzen direnean, eta gelditu beharrik edo abiadura jaitsi beharrik izan gabe, salgaien garraiorako 3,5 tonatik gorako ibilgailuak detektatzen eta sailkatzen dira, eta bidesaria kobratzen zaie VIA-T gailuaren bidez edo matrikula irakurrita.
Gradu Amaierako Lan honetan, ekimen berritzaile honen jatorria ikertu eta justifikazio teorikoa egiteaz gain, garraiolarien artean izan duen harrera, eta etorkizun hurbilera ekarriko dituen emaitzak aztertuko dira. Horretarako, elkarrizketa erdi-bideratuak, eta informazio bilketarako galdetegi bat osatu eta pasatzea aurreikusten da.
Lortutako ondorioak erabakitzaile publiko eta pribatuen intereserako izango dira, eta hurrengo urtetarako gidalerro estrategikoak finkatzeko balioko dute.