Landa turismoaren egoera Nafarroako mendialdeko herri txiki batean: Urdazubiko kasua
Resumen
Ondoren aurkituko duzun lan honen helburua Urdazubiko turismoaren egoera aztertzea izango da. Turismoak gero eta garrantzi handiago hartzen ari du mundu osoan zehar eta honek ekonomiari onura asko ekartzen dizkio, bai lortzen diren irabaziengatik eta baita sortzen dituen lanpostuengatik ere. Honenbestez, Urdazubiko turismoak bide berdinetik jarraitzen ote duen aztertu nahi dut, zenbat lanpostu sortzen dituen, zenbat bidaiari jasotzen dituzten, turisten iritziak etab.
Honez gain, egoera ekonomikoa ikusteko Nafarroako bizi maila aztertuko dut, BPG per capita, langabezia tasa eta antzeko informazioak baliatuz. Hau azterturik Urdazubiko landa turismoak zer eragin ekonomiko duen ondorioztatzeko aukera izango dugu.