Nekazaritza sektorearen egoera Tolosaldean: nekazari eta kontsumitzaileen ikuspuntua
Fecha
2020-03-12Autor
Lizarza Carrera, Maitane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
kerketa lan honen helburua nekazaritzaren Tolosaldeako egoera zein den aztertzea izan da. Hasteko, nekazaritzaren inguruko hainbat esparru teoriko landu dira; besteak beste, hastapenak, gizakiokin duen harreman zuzena, elikadurarekin duen lotura, sortutako ingurugiro-inpaktuak eta azken urteetan emandako aurrerapenak. Jarraian, gaia Tolosaldean zentratzeko eskualdeari buruzko informazioa ematen da, batez ere, gaia lanean hobeto kokatzeko. Honen segidan, azterketa praktikoa egiten da nekazaritzaren bi oinarri nagusienak aztertuz, kontsumitzaileak eta nekazariak. Horretarako, elkarrizketa egituratuak erabili dira, ahalik eta informazio ireki eta gertukoena lortzeko. Erabilitako metodologia kualitatiboaz baliatuz, elkarrizketak transkribatu eta emaitzak ateradira. Nekazarien emaitzak taula batean jaso dira eta aldiz kontsumitzaileenak lau grafiko desberdinetan. Grafiko bakoitzean, lau alderdi desberdin hartzen dira kontutan, produktua, prezioa eta kalitatea, erosotasuna eta ekologikotasuna. Amaitzeko, ondorioak atera eta egoera hobetzeko proposamenak egiten dira.