Santa Barbara eraikina. Enpresa hazitegia, auditorioa eta parkea. Agurain-Salvatierra (Araba)
Data
2019-07Egilea
Sáez de Asteasu Iñiguez de Heredia, Urko
Laburpena
Partzelaren tamainagatik (10.600m2), proiektua hiru etapatan egitea proposatzen da. Honela erabilera eta espazio ezberdinak denboraka irekiko dira, pixkanaka espazioa herriko biztanleei eskainiz.
-Lehenengo etapa lurzoruaren deskontaminazioa izango litzateke. Partzelaren %32 baino gehiago kromo, plomo, artzeniko eta petrolio hidrokarburoekin kutsatuta dago (3417m2). Etapa hau luzeena izango litzateke, metodo naturalekin lurra garbituko delako: bioerremediazioarekin garbituko da, hau da, Mizelio onddoa erabilita. Hau elementu kutsatuak deskonposatzen ditu modu naturalean.
-Bigarren etapa birgaitzea izango litzateke. Partzela garbia dagoenean, hego-mendebaldeko bolumenaren birgaiketa egingoda. Honen kontzerbazioaren zerbatiak dituen espazioen aberastasunagatik eta auzoan ondo integratzeagatik dira.
-Hirugarren etapa iparraldeko zonaldea izango litzateke. Hemen erabilera anitzeko eraikin berri bat planteatzen da. Honekinbatera, ibaiaren arroko parkearen birmoldaketa proposatzen da. Hau bukatzean partzelan erabilera publikoko ekipamenduak eta aisialdirako parke bat lortuko da.