MK Madalena Kuboa. Hondarribia (Gipuzkoa)
Laburpena
Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak bertan aktuazioak proposatzen baditu ere, eta testuetan, espazio publiko bat sortu eta bi auzoen arteko lotura eta komunikazioa hobetzea helburu nagusia bada ere, bertan egingo diren proiektuak ez du zonaldearen potentziala garatzen. Etxebizitza gehiago soilik proposatzen dira, igogailu bat komunikazioa hobetzeko baina Madalena Kuboaren arrastoei eta harresiaren antzineko trazadurei ez zaie inolako garrantzirik emanten.
Horregatik proiektu hau garatzeko, Hiri Antolamenduko Plan Orkorrean planteatzen diren eraispenez gain beste eraikin bat eraistea planteatzen da, behin betiko proiektu estragetiko bat burutzen lagunduko duena.
Eraikin hau, H-21 moduan oinarrizko babesa moduan katalogatuta dago Plan Orokorrean. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak eraikin hau babesteko ezartzen dituen baldintzak hauek dira:
“Oinarrizko babesaren mailari atxikitzen zaizkio honako baldintza hauetako baten bat beteko duten eraikin eta elementu hiritarrak:
a) Balio arkitektoniko, historiko edo artistiko berezirik ez izatea; baina tipologiaren edo ingurumenaren ikuspegitik ondare eraikiaren baliozko eta interes nabariko elementuak izan arren, horrek justifikatzen ez duenean eta beharrezkoa egiten ez duenean babesteko “ingurunean” sartzea.
b) Baliio arkitektoniko, historiko edo artistiko bereziak eduki arren, haiek leheneratzeko eskuhartzeetan sartu ezin direnak, maila handiagoko babes-elementuetarako tipifikatutakoen barruan.
Hala ere, gaur egun HAPOak ordenazioz kanpo uzten dituen eraikinak eta proiektuan eraistea proposatzen den eraikina, garai berdinekoak dira, eta aurrekoak bezain egoera tamalgarria daukate gaur egun. Egitura arazoak dituzte, eta bizilagun gutxi batzuk bizi dira.
Bestalde, proiektuan, eraispen honen ondorioz, eraitsitako eraikineko erabilera eta bizilagunek espazio berdinean etxebizitza eta kultur elkartea mantentzea proposatzen da. Hau da, ekipamenduan berrian Olagarro Kultur Elkartearentzat lokal bat eskeiniko da, eta etxebizitzei dagokionez, ondoko etxebizitzei gehituko zaizkien zuzkidura jarduketetan etxebizitzak ematea proposatuko da.
Eraispen hauek beharrezkoak direla uste da, gunea herritarrentzako puntu estrategikoa bihurtu dadin eta harresiari, daukan garrantzi sinbolikoa euki dezan.