Mendiko kirolen errendimendu altuko zentroa Formigalen (Huesca)
Laburpena
HELBURUA:
Proiektu honen bidez natura eta kirolak batzea bilatzen da. Honetarako, errendimendu altuko zentro bat planteatzen da non goi mailako kirolariak bertan kontzentratuko diren. Bertan, mendiarekin zerikusia duten kirolak jorratuko dituzte; hauek urtearen zehar klimaren arabera aldatzen joango dira. Ingurua, Tena bailara, mendiko kirolak jorratzeko ekipamendu ugari ditu, leku ezin hobea da. Eraikinaren programa kirolarien beharrak hasetzeko diseinatuta dago beraien entrenamendu periodoetan. Lo, jan eta entrenatu izango dira nagusiki beharrak, baina beti diseinatutako espazioak beraien estantzia ahalik eta aproposena izateko. Espazioak goxoak eta atseginak izango dira, non beraien artean erlazionatu daitezkeen eta beraien esfortzu fisikoak ahalik eta arinen izan daitezen.
KOKAPENA:
Kokapena garrantzitsua izango da kirolarien aktibitateak posible izateko.
Formigalen (Huesca) izango da, Tena bailararen bukaeran Frantziarekin mugan dagoen urbanizazio batean. Bertako bistak izugarriak dira Pirinio mendietara. Zonalde hau oso ezaguna da bertan jorratzen diren kirolengatik, zentro honi esker kirolak eta turismoa potentziatzea bilatzen da urtean zehar.
DISEINUAREN PROZESUA:
Partzela aztertu ondoren, lurraren geometria eta kotengatik argi zegoen eraikina bertan integratu behar zela. Eraikina erabilera publikoa izanez eta herriaren hasiera eta iskinean egonez, bertako arkitekturatik urrundu eta pieza berezi bat egin zen. Pieza hau mendiekin erlazioan egongo da eta estalkiaren
geometriari esker herriaren bistan ez du presentzia gehiegi izango.
Hasieratik, programa zela eta, eraikina hiru solairutan banatzeko erabakia hartu zen. Baita ere kirolarien erresidentzien solairuak besteetatik desberdindu nahi zen.
Estalkia izan da diseinuaren erronkarik handiena, zinkez egitea erabaki zen eta gutxinaka garatzen joan da. Programaren arabera altuera desberdinekin jokatzen da.
Azkeneko diseinuetan antzeman daiteke nola beheko pisutik goruntz egiten duen ibilbidea. Pisu desberdinen arteko harremana bermatzen duena estalkia da.
Gainera eraikinaren orientazio desberdinak bailararuntz ikuspegi desberdinak izatea laguntzen du, horrela estantzia bakoitzean ikuspunta desberdina da.