Show simple item record

dc.contributor.advisorLarraza Arnanz, Saioa ORCID
dc.contributor.authorZamakola Zamakola, Maialen
dc.contributor.otherE.U. MAGISTERIO -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO IRAKASLEEN U.E.
dc.date.accessioned2020-05-07T17:01:28Z
dc.date.available2020-05-07T17:01:28Z
dc.date.issued2020-05-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43062
dc.description79 p. : il. -- Bibliogr.: p. 58
dc.description.abstractEuskara ama-hizkuntza gisa izan dut jaio nintzenetik, zorionez. Zorionez diot, egun, altxor preziatua delako, eta zein zortea dudan, hizkuntza batean zein bestean aritzeko, baina batez ere, euskaraz bizitzeko. Zoritxarrez, nire bizitzan lanean zehar aipatuko diren kasu ezberdinak bizi izan ditut; izan ditut lagunak “euskara soilik eskolan erabiliko dut, bertatik kanpo ez du ezertarako balio” moduko esaldiak errepikatzen zituztenak, edota ama-hizkuntza euskara izanik ere gaztelania hutsez aritzen zirenak (eta direnak); nire lagunekin euskaraz hasita ere, gaztelaniaz amaitzea (nahi eta ezina)… Hori Eibar bezalako hiri txiki batean. Jo dezagun Gasteizen. Karreran lau urtez, idazkaritzan oraindik ere gaztelaniaz aritu behar. Bai eta hiriak eskaintzen dituen zerbitzu publikoetan izan ohi diren pertsonekin ere, Mendizorrotzan kasu. Eta gainera, barnetik barkamena eskatzea ateratzen zaizu. Tarteka, amore eman eta lehenengo hitza gaztelaniaz hasten duzu, pentsatuz, honek ez du euskaraz aritzeko itxura handirik. Aurreiritziak. Amore ematea. Baina altxatzen zara egun batez, eta zure buruari agintzen diozu: gaur euskaraz hasiko naiz, elkarrizketa guztiak euskaraz hasiko ditut. Leku berri batera joan eta euskaraz hasten zara, eta euskaraz erantzuten dizu; euskara bikain batean, edota euskaraz, baina poliki. Eta zuk lasai, baietz; hark begiradarekin eskertu eta guzti egiten dizu, gutxienez, ikasitakoak zerbaitetarako balio izan diolako. Zelako emozioa! Eskolako egungo errealitateaz, zer esanik ez. Euskara eskolarekin bat doa, eta “guaia” dena, eskolaz kanpo dago, gaztelaniaz: jokoak, jolasak, telesailak, hizkera informala…Eta ondorioz, “euskara kaka bat da”. Badira kontrakoa uste dutenak ere, euskaraz bizi nahi eta bizi direnak, baina zenbait lagunekin gaztelaniaz aritzen direnak gaztelania “guaia” delako. Zelako pena, ez dakizue zein oker zabiltzaten, ez dakizue gaztelania erabiltzeko zenbat aukera izango duzuen! Hala, bizi izan edo kontatutako guzti honengatik egin nahi izan dut lan hau, eta bide batez, egoerari nolabait buelta emateko asmoz proposamen bat egin. Euskara ez baita eskola; euskara mundu bat da, ondo zaindu beharreko altxorra, txiki eta hauskorra bailitzan. Hau baita gure nortasunaren ikur nagusietako bat, gure identitatea, kultura…ez al gara, bada, euskaldunak?
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskararekiko jarrerak aztertzenes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-07-08T06:56:51Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Educación Primaria
dc.contributor.degreeLehen Hezkuntzako Gradua
dc.identifier.gaurregister98423-810896-10
dc.identifier.gaurassign78314-810896


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record