Errepikapenaren azterketa kazetaritzako ahozko bi testu generotan
View/ Open
Date
2020-05-20Author
Gutierrez Pozuelo, Enaitz
Metadata
Show full item recordAbstract
Ahozkoaren analisi diskurtsiboak hurbilketa berezitua eskatzen du, izan ere, ahozkoan parte hartzen duen baliabide bakoitzak funtzio jakin eta zehatzak ditu. Horietako bat dugu errepikapena. Lan honetan, euskarazko kazetaritzako ahozko testuetan errepikapenaren erabilera aztertuko da. Bi saio aukeratu dira azterketarako corpusa eraikitzeko: Azpimarra eta Herri People. Horietako bakoitza genero batekoa dugu, eta errepikapen mota ezberdinak zein funtziorekin agertzen diren aztertzea da lanaren helburua. Errepikapena, Camachoren (2009) esanetan, antzinatik erabili izan den prozedura izan arren, sarritan hizkuntzaren hainbat esparrutan, gaizki ikusia egon da edo fenomeno baztergarritzat jo da. Hala ere, Larringan eta Idiazabalek (2008) dioten moduan errepikapena ahozko hizkeran gertaera arrunta da eta honek mezua antolatzeko modu propio bati erantzuten dio. Ahozkoaren fenomeno bakoitza, gure kasuan errepikapena, ahozkoaren neurrien eta ezaugarri zehatzen arabera aztertu eta epaitu behar da, izan ere, kasu bakoitzean honen erabilera eta funtzioak aldatu egingo dira. Lanak bi atal izango ditu. Atal teorikoan, errepikapena definituko dugu lehenik, jarraian deskribatu izan diren errepikapen motak azalduko dira eta azkenik, errepikapenak ahozkoan betetzen dituen funtzioak jorratuko dira. Honez gain, errepikapena aztertzerakoan oinarrian ditugun testu generoek izan dezaketen garrantziaz jardungo dugu, izan ere, Alegriaren (2009) arabera, testuaren genero edo azpigeneroaren arabera errepikapena ezberdin gauzatzen da hiztunen solasetan. Atal praktikoan, kazetaritza testu genero ezberdin biren azterketa egiteko erabili den corpusa eta metodologia aurkeztuko da. Proposatutako azterketa metodologiaren arabera emaitzak erakutsiko dira ondoren. Ateratako emaitzetatik abiatuta, alderatutako bi generoen arteko konparaketa egingo da bakoitzean agertzen diren ezaugarriak zeintzuk diren zehaztuz. Ondorio modura esango dugu, aztertutako saio bakoitzaren izaerak, hau da testu-generoak, errepikapen motak eta hauen funtzio diskurtsiboak baldintzatuko dituela.