Ezin-en hurrenkera aditz egitura perifrastikoetan
Ikusi/ Ireki
Data
2020-05-22Egilea
Fernández de Gorostiza Hormías, Asier
Laburpena
Lan honen helburua ezin partikulak aditz perifrastikoekin elkartuta XVI. mendetik XX. mendera izan duen hurrenkera aztertzea da. Mendebaldeko euskaran, nafarreran, nafar-lapurteran eta zubereran1 aztertu da hurrenkera, mende bakoitzetik euskalki bateko testu bat ikertuz. Horrela, ezin partikularen hurrenkera perpaus nagusietan zein mendeko perpausetan aztertu da. Euskal tradizioan, OEH-ak azaltzen duen moduan, ezin partikulak aditz perifrastikoetan ez du hurrenkera berdina izan hizkera guztietan, ezta mende guztietan ere. Lanean OEH-ak esaten duena sakonduko da eta erlijio prosan Ezin-Alag-An hurrenkeraren agerpena XVIII. mendean kokatuko da, nafarreran. Horretaz aparte, ezin-en beste bi hurrenkeren (Ezin-An-Alag eta AnEzin-Alag) garapena aztertzen da aipatutako mendeetan zehar. Gaian sakontzeko, horrela antolatu da ondorengo lana: 2. atalean ezin aditz perifrastikoetako ikuspegi sinkronikoa eta diakronikoa aurkeztuko da. 3. atalean corpusaren ezaugarriak eta aztertzeko metodologia azalduko da. 4. atalean mendeka eta euskalkika bildutako datuak aurkeztu, interpretatu eta euskalkika analisia egingo da. 5. atalean bildutako datuak Iker Salaberriren (2018) ezeztapenaren lanarekin uztartuko dira. 6. atalean, azkenik, esandako guztiaren ondorio batzuk azalduko dira.