Testuartekotasun baliabideak Saizarbitoriaren "Martutene"-n
Fecha
2020-05-25Autor
Urkiza Sánchez, Asier
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honen helburua Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberriko harreman intertestualak ikertzea da. Saizarbitoriaren bigarren idazketa aldiko lanetan testuartekotasunak duen garrantzia aintzat izanik, Martutene bezalako obra mardul batean are esanguratsuagoa izan daitekeelako susmoak bultzatuta abiatu dugu ikerketa hau. Horretarako, eleberriak egile beraren gainerako obrekin zein beste idazleen obra batzuekin duen lotura xeheki jorratu da. Ezer baino lehen, ordea, testuartekotasunaren kontzeptua zertan datzan argitu da, haren sorrera zein gerora izan duen bilakabide teorikoari erreparatuz. Era berean, Kristevaren lehenengo izendapenaren ostean Gennete bezalako teorikoek egindako ekarpena zehatz nabarmendu da. Bigarren atalean, Martutene eleberriaren testuartekotasunari heldu zaio. Eleberria jorratzeari ekin baino lehen idazlearen inguruko informazioa eman, eta Saizarbitoriaren ibilbide literarioan testuartekotasunak duen lekua aztertu da. Behin ikerketarekin hasita, eleberria aurkeztu eta gero, Martutenek Saizarbitoriaren gainerako obrekin duen harremana zehaztu da. Ondoren, testuartekotasun esplizituari, hots, aipu eta komentarioen bidez azaleratzen denari dagokionez, bereziki Max Frischen Montauk nobela aipatu da. Halaber, maila esplizituan Unamuno eta Lizardiren garrantzia ere azaldu da. Maila inplizituan, ostera, Saizarbitoriaren eleberria Philip Rothen American pastoral eleberriarekin erkatu da. Azkenik, ikerketak emandako ondorioak aletu dira.