Pilota eseria jokoaren behaketa eta esku-hartzea generoaren ikuspegitik: parte-hartze parekidearen bila.
Laburpena
Beste ezerekin hasi aurretik esku hartze hau egiteko ideia nondik datorkidan azaldu nahiko nuke, nire bizipenei sorturiko proposamena baita ondorengoa. Esan beharra daukat hanbay urtetan aisialdiko hezitzaile izanik ere, barne logikan aurkaritza duten jarduera fisikoetan, hasiera batean estrukturari dagokionez neutroak badira ere, normalean ez dudala partaideen arteko generoari dagozkion parekidetasuna bermatzea lortu. Eta egoera honen jakitun izanik, garrantzizkoa deritzot hezkuntza esparruan emakumezkoenahalduntzea lantzea neska-mutilen parte hartze parekide bat lortze bidean.
Horretarako vaina, hezitzaileak zein estrategia erabili litezkeen pensatzen jarrita, tresna efektiboetako bat hitzarena izan daitekeelakoan nago. Eta hortaz, honakoa da lan honen bitartez jarraian plazaratuko dudana, hain zuzen: pilota eseria joko-jolasean hezitzaileak eginiko feddback bidezko esku hartzeak zein eragin duen neska mutilen parte hartze parekide bat lortzebidean.